XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Ezaugarri geologikoak

Aro mesozoiko eta zenozoikokoak dira, oro har, Euskal Herriko kostaldean azaleratzen diren materialak.

Logikoa denez, bokaletan Koaternarioko (Holozeno aldiko) materialak pausatzen ari dira, edo duela gutxi pausatu dira.

Higadurak eragindako prozesuak eta geoformak dira nagusi, oro har, Euskal Herriko kostaldean: itsaslabarrak goratzen dira, esate baterako, sedimentazio-prozesu eta formen gainetik (hareatza eta hondartzak).

Kostaldea ebakiz beterik ageri da eremu zabaletan, higadura diferentziala bideratzen dituzten prozesuen eraginez.

Bi faktorek hartu dute parte prozesu horretan: alde batetik, harrien izaera eta ezaugarri fisiko-kimiko desberdinak, Ogoñoko lurmuturrean, Gaztelugatxe eta Aketz uharteetan, edo Santa Katalina uhartean gertatu den bezala, eta, bestetik, egitura eta tektonika mailako faktore batzuek, hala nola itsasbazterreko harriek itsasoaren erasoaren aurrean duten egokiera, Izaroko uhartean, Getarian eta Jaizkibeleko kostaldean gertatzen den bezala.

Haize nagusiak mendebaldetik edo iparmendebaldetik jotzen badu, deriba ekialderantz izango da garraio eta sedimentazio prozesuetan.

Era honetan esan dezakegu Bizkaiko itsasoko kosta osoa, Euskal Herriko kostaldea barne, higadura-kosta handi bat dela, eta ekialdeko deriban erauzi eta garraiatu diren materialak Landetako kostalde frantsesean pausatzen dira hondarrezko depositu handietan.

Kostalde hori hondartsua da, betegarriz osatua, eta lehorrean barnatu egiten da, 50 kilometroko distantziaraino leku batzuetan; hamarka metroko hondar-deposituak daude bertan, eta 100 metroko garaierara iristen dira duna-sistema aktibo batzuk.

Higadura-kosta ebakia da, beraz, Euskal Herriko kostaldea, eta kontestu horren barruan itsaslabarrak nagusi badira ere, beste kosta-geoforma aipagarri batzuk ere aurki ditzakegu, maila xeheago batean: itsasertzeko ordokiak, lurmuturrak, uharte txikiak, hondartzak eta estuarioak.

Itsasertzeko ordokiak urpeko plataformak ziren garai batean eta lurrazalean geratu ziren kostaldearen goratze-prozesu baten ondoren.

Horien adibide onak ditugu Bizkaiko kostaldean, Uribe Kostan eta Bermeo aldean.

Mendebaldetik ekialdera, honako hauek dira Euskal Herriko kostaldeko lurmutur nagusiak: Villano, Matxitxako, Ogoño, Getariako Xagua eta Higer.

Uharte txiki batzuk ageri dira, han eta hemen, Euskal Herriko kostaldean; egun, higadura-prozesuen ondorioz, desagertu diren kosta-lerro zaharrak adierazten digute neurri batean.

Era askotako faktoreek, baina batez ere higadura diferentzialak, eragindako prozesuen ondorio dira uharte horiek.

Gaur egun hegazti-faunaren babesleku bikainak dira eta kostaldeko ekosistema interesgarriak daude bertan.

Hona hemen uharte aipagarrienak: Villano, Gaztelugatxe, Aketx, Izaro eta Santa Katalina Bizkaiko kostaldean, eta Getariako Xagua eta Santa Klara uhartea, biziki itxuraldatuak biak, Gipuzkoan.

Badiei eta senaiei eta, batzuetan, ibai-bokalei lotuliko depositu-eremuak dira hondartzak.

Euskal Herriko kostaldearen kasuan, mendebaldeko haizeen eraginaren ondorioz, estuarioen eskuinaldeko ertzetan edo, betiere, ibai bokalen eskuinaldean daude hondartzak eta hareatzak.

Ibai baten bokalaren bazterreko eremuak dira estuarioak.

Mareek eragin handia dute eremu horietan eta elkarrekin nahasten dira ur geza eta ur gazia. (Geologia eta biologia-mailako interes berezia dute estuarioek.

Gisa horretako beste eremu batzuen gainetik, Euskal Herrian nabarmentzekoa da Urdaibai ibaiaren estuarioa, Biosferako Erreserba aldarrikatu baitzen 1984an.

Eremu bateko haize nagusiek gidaturiko mareen araberako korronteek kostaldeetan zehar higatzen, garraiatzen eta pausatzen dituzte sedimentuak.

Bizkaiko itsasora jotzen duten ia ibai guztiek eratzen dituzte estuarioak beren bokaletan, eta neurri eta ezaugarri desberdinak dituzte estuario horiek eremu bakoitzaren erliebe nagusiaren arabera.

Hona hemen aipagarrienak; Barbadun, Butron, Oka (Urdaibai) eta Lea ibaien estuarioak Bizkaian eta Deba, Urola, Oria eta Bidasoa (Txingudi) ibaien estuarioak Gipuzkoan. Ipar Euskal Herriko herrialdeetan aipagarria da Urdazuri ibaiaren bokalea Donibane Lohizune eta Zokoa aldean.